Lehiaketaren oinarriak

GAZTA ETA JOGURT TXAPELKETA – LEHEN EDIZIOA | TOLOSA, 2022ko azaroak 5 | BEOTIBAR PILOTALEKUA

Nori zuzendua

Txapelketan parte hartu ahal izateko hurrengo baldintzak bete behar dira:

  • Euskal Autonomi Erkidegoko, Nafarroako eta Iparraldeko gazta edota esneki ekoizlea izatea
  • Osasun errejistroa edota baimena izatea
  • Norberak ekoizturiko eta merkatura bideraturiko produktu lote batekin parte hartzea

Izen-ematea

Izen-ematea on line bidez egingo da, hurrengo esteka erabiliz eta dagokion inskripzio fitxa betez. 

Izen-ematea doakoa da.

Epemuga: 2022ko urriak 21. 

Kategoriak

Txapelketara aurkezten den produktua, hurrengo kategoriaren batetan sartu beharko da:

  1. Gazta freskoak eta gaztanberak
  2. Gazta laktikoak
  3. Pasta bigunak
  4. Gazta urdinak
  5. Behi gazta onduak
  6. Ahuntz gazta onduak
  7. Ardi gazta onduak
  8. Pasta egosiak
  9. Gazta kremak
  10. Jogurtak

Era berean, kategoria bakoitzaren baitan, bi azpi-kategoria bereiztuko dira:

  • Esne ekoizle eta eraldatzailea
  • Esne erosle eta eraldatzailea

Inskripzioa burutzerako orduan bete behar den fitxa teknikoan adieraziko da zein kategoria eta azpikategoriatan parte hartzen duen aurkeztutako produktuak.

Bidalketa

Txapelketara aurkeztutako produktuak hurrengo helbidera bidali behar dira, bidaltzailearen datu orokorrez gain, kontakturako mugikor zenbakia adieraziz:

INTEGRA2 
Poligono lndustria Erribera Parcela 3G 
20150 ADUNA 
Tel. 943693542

Produktuak jasotzeko epea hurrengoa izango da: azaroak 2tik azaroak 4ra. Ordutegia: 10.00-14.00 eta 16.00-19.00.

Produktua ongi bilduta bidali behar da, bere fitxarekin batera eta kutxa kanpo aldean hurrengo esaldia adieraziz: ESNEKI TXAPELKETA. Kutxa barruan produktua, inskripzio fitxa eta etiketa soltea sartu behar dira.

Esneki freskoak hotzean bidali beharko dira.

Onartutako gaztak eta esnekiak

Produktua jasotzerakoan egoera onean egon ezean, txapelketatik kanpo geldituko da eta ez da dastatua izango. Kasu honetan, ekoizleari  email bidez jakinaraziko zaio txapelketa hasi aurretik.

Kopuruari dagokionez:

  • GAZTAK. Gazta eta gazta kremen kasuan 1,5 kg inguru bidaliko beharko dira (pieza tamainaren arabera bidali beharreko gazta unitateak kalkulatuz; pieza txikiak badira unitate bat baino gehiago bidali beharko dira 1,5 kg osotu arte, eta pieza handien kasuan zati proportzionala bidaltzearekin nahiko izango da erreferentziazko 1,5 kg bermatu bitartean). Posible den heinean pieza osoak izan beharko dira (piezarik handienentzat ezik) eta bi pieza baino gehiago bidaliz gero lote berdinekoak izan beharko dira.
  • GAINONTZEKO ESNEKIAK (jogurta eta gaztanbera). Jogurt eta gaztanberaren kasuan 2 litro produktu bidali beharko dira (ontzi edukiaren arabera unitateak kalkulatuz 2 litro oso arte). 

Epaimahaia eta dastaketa prozedura

Epaimahaia 40 pertsonaz osoturik egongo da eta teknikariz, elkarte eta erakundeetako ordezkariz, gazta saltzailez, sukaldariz, gastronomia munduko adituez eta hedabide ezberdinetako pertsonez osotua egongo da.

Produktuaren ezaugarri organoleptikoak (itxura, ehundura, zaporea, usaina eta balorazio orokorra) baloratzeko dastaketa fitxa erabiliko da eta epaileei aldez aurretik dastaketa metodologiaren inguruko xehetasunak azalduko zaizkie.

Gaztak kodifikatuta aurkeztuko dira.

Epaileak taldeka antolatuko dira. Talde bakoitzean, aldez aurretik izendatutako epaimahai burua egongo da, txapelketan zehar mahai kideentzat erreferentziazko pertsona izango dena eta dastaturiko azpi-kategoriako emaitzak jasoko dituena.

Azpi-kategoria bakoitzera, gutxienez bi ekoizle ezberdin aurkeztu beharko dira azpi-kategoria horretan txapelketa gauzatu ahal izateko.

Sariak

Azpi-kategoria bakoitzean dastatutako produktuen puntuazioak bilduko dira eta puntu gehien lortu dituzten lehen 3 sailkatuak sarituak izango dira.

Baliteke, sariren bat eman gabe geratzea epaileek hala erabakita (produktuek ez badute gutxieneko mailarik aurkezten).

Azpi-kategoria bakoitzeko irabazleen izenak argitaratu ostean, bigarren dastaketa bat burutuko da. Bigarren dastaketa honetan, norberaren esnearekin ekoizturiko produktu kategoria bakoitzean lehen postuan gelditu direnen artean, “txapeldunen txapelduna” izango den gazta aukeratuko da.

Banatuko diren sariak hurrengoak dira:

  • Diploma edota parte hartze ziurtagiria
  • Oroigarria
  • Etiketak