‘ESNEKI’ Txapelketa: Euskal Herriko gazta eta esneki mota guztien txapelketa

Ikusi lehiaketaren oinarriak Eman izena lehiaketan

Euskal Herriko zazpi probintzietan ekoiztutako gazta eta esneki mota guztien txapelketa egingo da, azaroaren 5ean 11:00etatik hasita, Tolosako Beotibarren. Sarrera librea izango da. Gainera, txapelketan dauden gazta eta esnekietako asko dastatzeko aukera egongo da ‘Euskal Herriko Gazta Mahaia‘ dastaketa gidatuan (egin klik hemen sarrerak erosteko).

Hamar mailatan banatuko da lehiaketa: gazta fresko eta gaztanberak, gazta laktikoak, pasta bigunak, gazta urdinak, behi-gazta onduak, ahuntz-gazta onduak, ardi-gazta onduak, gazta egosiak, gazta kremak eta jogurtak. Maila bakoitzean beste bi azpi-kategoria ere izango dira: alde batetik, gaztagileak berak ekoiztutako esnearekin sortutakoena; eta, hirugarren bati esnea erosi eta eraldaldatzen dutenena, bestetik.

Azpi-kategoria horietako bakoitzean puntuaziorik onena lortzen duenak jasoko du saria. Azpi-kategoria bakoitzeko irabazleen izenak argitaratu ostean, bigarren dastaketa bat egingo da. Bigarren dastaketa honetan, norberaren esnearekin ekoizturiko gazta kategoria bakoitzean lehen postuan geldirenen artean onena aukeratuko da. Gazta edo esneki hori izango da txapeldunen artean txapeldun.

Epaimahaia 40 pertsonak osatuko dute eta produktu bakoitzaren ezaugarri organoleptikoak baloratuko dituzte: itxura, ehundura, zaporea, usaina eta balorazio orokorra.

Ekoizleek hemen klik eginda topatuko duten formularioa beteta eman beharko dute izena, eta horrekin batera, aurkezten duten produktu bakoitzaren xehetasunak azaldu beharko dituzte.