‘Errapetik ahorainoko bidea’: familientzako esperientzia hezigarria

Deskribapena: ezagutu eta ikasi nola egiten diren gazta eta esnekiak, behiak jeztetik, esnea kozinatu eta eraldatzera. Ikastaroa Javi Rivero (AMA), Malen Sarasua (Leartiker) eta Tolosaldeko baserritarrekin. Familia guztiarentzako (eta haurrek ondo pasatzeko) aproposa. Ezinbestekoa da izena ematea, orrialde honetako formularioa beteta. 

Non: Tolosako Ferialekuan

Noiz: Azaroak 4, 18:00

Prezioa: Doan

Edozein zalantza edo arazo izanez gero jarri gurekin harremanetan info@esneki.eus helbide elektronikoan.

Plazak agortu dira, sentitzen dugu!

Itxarote zerrendan sartzea nahiko bazenu, idatziguzu mezu bat info@esneki.eus helbidera.